Erabilitako material guztien zerrenda





Hasteko, proiektuaren maketa egiteko, egurra erabili genuen, oso merkea delako eta erraz manipulatu ahal genezakeelako. Gainera tailerrean zura asko zegoen.

Proiektuaren gorputz nagusia poliestileno “extruido”-arekin egingo dugu, oso dentsitate gutxi duelako eta beraz, oso gutxi pisatzen duelako. Horrek hegan egiteko erraztasuna emango digu eta, gainera, nahiko gogorra dela ikusi dugu tailerrean.
Proiektuaren goiko aldean egurra jarriko dugu, motorrak eusteko, motorrak poliestineroan zuzenean ondo lotzea ezinezkoa baita.

Jarraian, hiru hegal dituzten lau elize erabiliko ditugu. Tailerrean bi hegalakoak ere aurkitu genituen, baina bi motatakoak neurtu ondoren, besteek okupatzen duten berdina okupatzen dutelaz ohartu ginen. Beraz, potentzia handiagoa izateko hauek erabiltzea erabaki dugu.

Hona hemen erabiliko ditugun beste materialak:
  • Motorrak
  • PDB-a
  • Raspberry-Pi-a
  • Bariadoreak
  • Torloju txikiak
  • Kontroladora
  • Bi bateria (bat PDBan konektatzeko eta bestea Raspberry-Pi-ari energia emateko)
  • XT60 konektoreak
  • Rezeptorea
  • Mandoa
  • Eztainua (pinak PDBan eztainuatzeko)
  • Kableak
  • Pilak (mandoan erabiliak)

Hona hemen erabili ditugun erremintak:
  • Eztainuatzailea
  • Zerra
  • Lima
  • Sargentak

Azkenik, kontrolatzailea konfiguratzeko Betaflight izeneko programa erabili dugu.

Iruzkinak

Mezu ezagunak